argia.eus
INPRIMATU
EAEko Hezkuntza Sailak ez du bat egin Espainiako Gobernuaren eskolara itzultzeko planarekin
  • Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetako hezkuntza sailburuekin egindako bileran hainbat puntutako plana aurkeztu du Sánchezen gobernuak; adostasuna ia erabatekoa izan da eta Nafarroak ere ontzat eman du, ez ordea EAEko Hezkuntza Sailak, "eskumena" eurena dela argudiatuta.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 27a
(arg.: Espainiako Hezkuntza Ministerioa)

23 neurri eta 5 gomendio jasotzen ditu Espainiako Gobernuak zirriborratutako protokoloak. Besteak beste 6 urtetik aurrera masakarak eraman beharra, leihoak zabalik edukitzea, lehentasuna ematea aire zabaleko jarduerei, eskuak garbitzea... Horrez gain, positiborik egonez gero nola jokatuko litzatekeen ere azaltzen du, baina kontziliazio neurriak ez ditu zehazten dokumentuak.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gobernuko kontseilari Nekane Murga abstenitu egin da plana onartzeko bozketan, argudiatuz hezkuntzari dagozkionak euren "eskumenekoa" dela, edukietan sartu gabe. Hezkuntza Saileko iturriek jakinarazi dutenez, ostiral honetan Babes Zibilerako Planaren batzordea (LABI) elkartu ondoren azaldu dituzte eskolara itzultzeko programaren nabardura guztiak.

Bai Espainiako Gobernuak, baita Eusko Jaurlaritzak nola Nafarroakoak, helburu bezala jarri dute ikasturte berrian eskolak bertatik bertara izatea. Sindikatuek, irakasleek eta eragileek, hori hala izan dadin baldintza hobeak eskatu dituzte, besteak beste ikasgelen ratioak jaistea.