argia.eus
INPRIMATU
EAEko Hezkuntza Sailak “adostasunik gabeko eta inprobisazioz beteriko proposamenak” aurkeztu dituela salatu du LABek
  • Azken asteetan zehar "desagertuta egotea" leporatu dio Hezkuntza Sailburuari, eta proposamenak "gaizki eta berandu" egin dituela.

Mikel Eizagirre 2020ko abuztuaren 20a
LABen mobilizazioa Nafarroan murrizketen kontra. Argazkia: @LABirakasknafar

Ikasturte berria hasteko bi aste baino gutxiago geratzen diren honetan, azken egunotan eman dituzte ezagutzera Iruñeko eta Gasteizko gobernuek euren asmoak eskoletarako itzulerarari dagokionez. Kasu bietan, aurkeztutako proposamen horiek “aldebakarrez diseinaturikoak” direla salatu du LAB sindikatuak.

Azken uneko erabaki inprobisatuek zalantzak eta hutsuneak agerian utzi dituztela dio LABek. EAEn, gainera, azken asteotan COVID19-ren berragertzea indartu den bitartean, Hezkuntza sailburua “desagerturik” egon dela salatu du, “langile, eragile eta familiek zituzten kezken aurrean azalpenik eman gabe”.

Antzeko salaketa

LABen kexua bat dator Steilasek Hezkuntza Sailari aste hasieran leporatu zionarekin. Inprobisazioa salatzeaz gain, proposatutako plana langile berriak kontratatu gabe gauzatzea “ezinezkoa” dela ohartarazi zuen sindikatuak, beste hainbat konturen artean.