argia.eus
INPRIMATU
EAEko hauteskundeak uztailean egin nahi ditu Urkulluk
  • Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral honetan aurreratu duenez, joan den apirilaren 5erako aurreikusita zeuden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, COVID-19ren krisiaren ondorioz atzeratutakoak, uztailean egiteko aukera dago.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 24a
Argazkia: Irekia

EiTBk informatu duenez, Urkulluk agerraldia egin du ostiral honetan Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean, pandemiari aurre egiteko jardueren berri emateko. Lehendakariak hor iragarri duenez, hauteskundeak atzeratzeko baliagarria izan zen alderdien mahaia apirilaren 30ean deituko du martxoaren erdialderako. Hauteskundeak hiru hilabeteko epean, abuztua baino lehen, deitzeko aukera aztertuko dute. Lehendakariak adierazi duenez, "krisiaren dimentsioak eskatzen du, lehenbailehen, Legebiltzarra eta gobernua erabat eratuta egotea".