Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu du Espainiako Gobernuak EAEko Etxebizitza Legearen aurka jarritako helegitea eta, beraz, legea bertan behera geratu da auzitegiak helegiteaz erabaki arte.
Legearen puntu deigarrienetakoa da etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitotzen duela, hau da, etxe baten alokairua ordaindu ezin duten pertsonek eskubidea izango dutela epaitegietan etxebizitza eskatzeko eta administrazioak eskubide hori bermatu beharko duela. Horrez gain, bankuei etxebizitzak kentzea aurreikusten du legeak eta, besteak beste, etxe hutsei zerga berezi bat ezartzea.
Legea 2015eko udan onartu zuen Eusko Legebiltzarrak PSE-EEren ekimenez eta EH Bildu eta UPyDren sostenguarekin. EAJk eta PP aurka bozkatu zuten.
Aldeek 15 eguneko epea izango dute Madrilgo Gobernuaren helegiteari alegazioak aurkezteko.