argia.eus
INPRIMATU
EAEko Espainiako Gobernuko ordezkariaren ustez Martxoak 3ko hildakoek ez dute lekurik Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan
  •  Jesus Laza ordezkariak dionez “gertatutakoa ez zelako terrorismoa izan”. Martxoak 3 elkarteak salatu du “memorialak memoria apartheida planteatzen duela” eta “estatuko terrorismoa” dela gaineratu dute Hala Bedik jaso duenez.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 03a
Argazkia:Irekia.euskadi.eus

Jesus Laza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berria Jesus Laza, ekainaren 29an egindako bisitan azaleratu zuen bere iritzia, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentrora egindako bisitan.

“Memorial baztertzailea” dela salatu dute hainbat elkartek; horien artean Frankismoaren Krimenen aurkako Euskal Plataformak. Identifikatuak sentitzen dira proiektuarekin iraganeko biktimen barruan Frankismokoak ere sartu beharko direlako, baina legeak alde batera uzten dituela kexa dira.

Horregatik euskal instituzioei proiektu berri bat sortzea eskatzen diote biktima guztiak kontuan hartzen dituena baita alde batera uzteko ere Espainiako Gobernuak Gasteizen sortu nahi duen “memorial baztertzailea”.

Proposatzen duten proiektu berriak, Espainiako Gobernuaren parte hartzerik gabe aurreikusten dutena, “ez lituzke desadostasun  asko ekarriko Arabako erakundeekin” eta lekua duela bi urte planteatu zuten bera da: Martxoak 3ko eliza.