argia.eus
INPRIMATU
Kantabriak lurrak doan eskaintzen ditu EAEko enpresak erakartzeko
  • EAEko enpresariak lekualdatzeko doako lursailak eskaintzen ari da Kantabria. Eusko Jaurlaritzak planaren legalitatea ikertuko du. 

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko azaroaren 28a
Ignacio Diego, Kantabriako presidentea. (Arg: Lavozlibre.com)

Ignacio Diego Kantabriako presidenteak onartu du euskal enpresak tokiz mugitzea nahi duela. Haren esanetan, “doako lursailak” izenpean ezaguna egin den plana “guztiz legala” da. “Harro” sentitzen da sortu izanagatik, eta “arrakastatsua” izango dela aurreikusi du.

Lursail publikoak kudeatzen dituen Sican enpresak bost urtez doan ematen dizkie orubeak konpainia pribatuei, enplegua sortzeko eta inbertsioak egiteko konpromisoak hartzen badituzte. Bost urteak pasata, %6a ordaintzen hasiko dira. Ondoren, erosteko aukera izango dute.

Momentuz, Kantabriako lau enpresek hartu dute aintzat neurri berria. Hala, hiriguneetatik doako sailak daude landagunetara mugitu dira.