EAEko Arartekoak adierazpena argitaratu du Hondarribiko Alarde tradizionalean parte hartzen duten gazte batzuek astelehen honetan publiko egin duten adierazpenari buruz. "Pozik" agertu da Manu Lezertua urrats horrekin, "argi eta garbi erakusten baitu gizartea aurrera doala".
"Aurreko urteetan gizartean egindako galdeketak eta inkestak jada irudiztatzen ari ziren Hondarribiko biztanleen iritzi geroz eta zabalduagoa, elkar ulertzearen, bizikidetza baketsuaren eta gizonak eta emakumeak ospakizun horretan berdin barneratzearen alde", adierazi du Arartekoak prentsa-ohar baten bidez.
Lezertuaren ustez, iritzi hori ez zetorren bat "plastiko beltzen muturreko adierazpenarekin". Lezertuaren esanetan, "erabateko berdintasuna lortzeko bidean gizarteak izan duen aldaketa onartu nahi ez zutenek aldezten zuten adierazpen hori".
Arartekoa itxaropentsu agertu da: emakumeek laster Alardean berdintasunez parte hartuko dutela espero du, "modu normalizatu eta baketsuan".