argia.eus
INPRIMATU
EAEko Ahal Duguren zuzendaritza utziko du Nagua Albak
  • Ahal Duguren EAEko idazkari nagusia izateari utziko dio Nagua Albak, ez baita kargu horretarako berriro aurkeztuko alderdiak aurten egitekoa duen batzarrean. Albak berak eman du erabakiaren berri, Ahal Duguren Herri Kontseiluak Gasteizen egindako bileraren ondoren.

ARGIA @argia 2017ko abuztuaren 29a

EAEko zirkuluen %40 inguruk eskatu dute alderdia berrosatzeko batzar orokorra egin dadila. Hasiera batean 2019ra arte zuzendaritzan egotekoa zen Albak esan du ez duela erabakia hartu sektore kritikoaren presiopean; Ahal Duguk hauteskunde primarioak antolatuko ditu orain, zuzendaritza berria aukeratzeko.

Uzteko erabakia aurretik hartua zuela azaldu du oraingoz EAEn alderdi moreko idazkari nagusi denak, ez baitu helburutzat politikari profesional bilakatzea. Halaber, gaineratu du kargua uste baino lehenago uzteko arrazoia zuzendaritza berriakri 2019ko udal eta foru hauteskundeak denboraz prestatzeko denbora ematea dela.