argia.eus
INPRIMATU
EAEko 251 udaletako eta foru aldundietako langileek lanuzteak egingo dituzte
  • Otsailaren 28an 30.000 langile inguru lau orduko lanuztera deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2018ko otsailaren 01
Donostian udal eta foru erkaundeetako zerbitzu publikoen aldeko elkarrteratzea egin dute asteazkenean ELAk eta LABek (arg: ELA Donostia)

Administrazioan dagoen behin-behinekotasun tasa handiarekin amaitzea eskatzeko hasiko dute borroka, orain %36koa da tasa hori eta sindikatuen ustez %6ra jaitsi daiteke, Eudelekin sinaturiko "Udalhitz" protokoloa beteko balitz.

Azaldu dutenez, azken urteetan sektorean izandako lanpostu galeraren arrazoi nagusietako bat behin-behinekotasun hori izan da. Bestalde, zerbitzu asko pribatizatu egin direla ere salatu dute, eta horrek enpleguari ez ezik, kalitateari ereeragin diola.

Lanuztea bi txandatan deitu dute, lehena 11:00etatik 15:00etara eta bigarren 15:00etatik 19:00etara. Hiriburuetan manifestazioak iragarri dituzte egun horretarako eta eskualdeetako herri nagusietan ere izango da mobilizaziorik.

Abenduan ekin zioten borrokari langileek eta administrazio arduradunen jarreraren aurrean ondorioztatu dute "mobilizazioen bidez bakarrik lortuko dugula egoerari buelta ematea". LABek eta ELAk sektoreko langileen ordezkaritzaren %80 dute.