argia.eus
INPRIMATU
EAEko 250 ikaslek baino gehiagok deitu dute laguntza telefonora, bullying-agatik
  • Adin txikikoak laguntzeko Zeuk Esan telefono zerbitzuaren aurtengo datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak. 2015arekin alderatuta, hamar hilabeteotan %65 igo dira deiak. Guztira 608 haur eta gaztek deitu dute, horietatik %42k eskola-jazarpenari lotutako gaiez laguntza eskatzeko.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2016ko azaroaren 21

Nola lagundu bullyingaren biktima den ikaskideari? Zer egin gertaera jakin baten aurrean? Zeinekin hitz egin etenik ez duen jazarpena gelditzeko? 250 haur eta gaztek baino gehiagok deitu dute aurten 116111 zenbakira, horretaz guztiaz aholkua eskatzeko. Deitzaileen kopurua asko hazi den arren, mezu lasaigarria eman nahi izan du Jaurlaritzak: euren esanetan, ez da lehen baino kasu gehiago ematen, baina kontzientziatuagoa eta sentsibilizatuagoa dago gizartea.

10etik 8, mugikor bidezko jazarpenaz nazkatuta dauden neskak

Deitu duten gehienek 12 eta 15 urte artean dituzte eta bullyingari lotutako deietan, hamarretik zortzi neskak dira, telefono mugikorraren bidez jazarpena jasaten dutela salatzeko.

Kanal honetan irakurgai dituzu eskola-jazarpenari aurre egiteko esperientziak eta bullyingari buruzko albisteak oro har.