Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Bordeleko Unibertsitateak, Euskadi-Akitania euroeskualdean unibertsitate campus bat sortzeko akordioa sinatu dute asteazkenean.
Mugaz gaindiko campus aitzindaria izango da Europan. EHUk ohar baten bidez azaldu duenez, 100.000 pertsona baino gehiagori eragingo dio proiektuak, horien artean irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak. Helburua, “campus berritzaile eta mugaz gaindikoa sortzea da, Europako eskualde politika egituratuko duen elementu gisa ”.
Beste euroeskualde batzuetan ere elkarlanean aritzen dira EHU eta Bordeleko Unibertsitatea Berria egunkariak jaso duenez, baina oraingoan, pauso bat gehiago eman nahi dute Euskadi-Akitania mugaz gaindiko unibertsitatearekin.
Campusa goi mailako hezkuntzan eta ikerketan jarduteko gunea izango da, eta euroeskualdearentzat garapen gune izatea nahi dute.
Akordioa eta aurkezpena
Asteazken eguerdian sinatuko dute akordioa Bordelen eta ordezkaritza politiko zabala egongo da bertan, tartean izango dira Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Alain Rousset Akitaniako presidentea. Campusa sortzeko hitzarmena sinatu baino lehen bilera egingo dute Urkulluk eta Roussetek.
Campusaren etorkizunaz hitz egiteko berriz, sinposio bat egingo dute asteazkenean eta ostegunean Bordeleko Unibertsitatean.