argia.eus
INPRIMATU
EAE da Europan test gehien egin dituenetakoa ala... test gutxien egin dituena?
  • Covid-19 izurria zabaltzen hasi zenetik ari da esaten Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomi Elkartea dela Europan birus hori gehien testeatu duten eskualdeetakoa, egindako test kopuru gordinak erakutsiz. Eneko Axpe zientzialariak, ordea, erakutsi du justu alderantzizkoa dela erreparatzen baldin bazaio test kopuruen eta testetan positibo edo kutsatu eman dutenen kopuruen arteko proportzioari: EAE dela Europan proportzioan test gutxiena egin duen eskualdea.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2020ko apirilaren 24a

Hemeroteketan frogatu daitekeenez, Eusko Jaurlaritzako buruak koronabirus izurriaren hasieratik saiatu dira herritarrak lasaitzen esanaz beste inon baino test gehiago egiten dituela Osakidetzak. Jakina baita Osasunerako Mundu Erakundeak Covid-19a kontrolatzeko estrategiaren ardatz nagusien artean beti aipatu duela herritarrak modu masiboan testeatzea, zehazki, susmagarri den edozein kasu isolatzeaz gain (Txinan egin dena baina hemen ez) susmagarri edo gaixo horrekin harremanetan egon den pertsona oro testeatu behar dela, izurria eraman arren sintomarik erakutsi ez eta aldi berean birusa zabaltzen ari diren pertsonak ere isolatzeko.

Hori Euskal Herri osoan horrela ez dela edozein herritarrek dakien gauza da: gaur delako eguna koronabirusa daukaten gaixoekin lanean aritu edo ari diren profesional guztiak oraindik testeatu gabe daudena, pentsa gainerako kontakto guztiak... Hala ere, Eusko Jaurlaritzak alderantzizko mezuarekin lasaitu nahi izan ditu herritarrak. Martxoaren 18an, justu Espainiak Alarma egoera ezarri eta konfinamendua hasten zen egunetan, Osakidetzak esan zuen  ordurako EAEn eginak izan zirela milioi biztanleko 1.837 test, "Europako bataz bestekoa 350 probatan dagoen bitartean". Apirilaren 2an Iñigo Urkullu lehendakaria bera izan zen datu berriz irudiztatu zuena ideia bera:

Eta ostegunean, 23, Nekane Murga Osasun sailburuak berriro argudiatu du EAE testak egiteari dagokionez Europaren bataz bestekoaren gainetik dagoela.

Hori, ordea, administrazioak testekin daraman estrategiaren egokitasuna neurtzeko modu murritzegia dela erakutsi du Eneko Axpe fisikariak, Stanford Unibertsitatean eta NASAn ari denak. Bi grafiko osagarrirekin azaldu du kontua artikulu luzeenarekin baino hobeki:

Bigarren koadroak nabarmen ageri da EAEn –eta itxura guztien arabera Nafarroan ere bai– Covid-19ez kutsatuta daukan jende kopuru handiaren proportzioan oso test gutxi egin direla. Gauza jakina, bai, baina agintariek herritarrei aitortu nahi ez dietena eta herritarrok ere aski indarrez argitzea eskatzen ez duguna.

Atxak –iturri ofizialetatik hartutako datuekin– erakutsi duen koadroan deigarria egiten da zeintzuk dabiltzan taularen goiko aldean eta zeintzu azkenean. Bat egiten baitu milioi 1 herritarreko koronabirusak hildako kopuruetan munduko estatistikek erakusten duten zerrendarekin. EAEtarron aurretik dago Belgika, mundu herrialdeen artean milioi 1eko heriotza kopuru altuena duena.

Gauza asko ari da astintzen Covid-19 txikia gure bizimoduan eta are gehiago aldaeraziko dituela bistakoa da. Tartean, bai gure agintariek eta ziurrenik gizarteak ere gu eta gure osasun sistema Alemaniaren edo Austriaren parean omen geundelako uste hori... izurriak eraman du airean.

Euskadi quintuplica la media europea de pruebas de covid-19 con 1.837 test por millón de habitantes

En Euskadi se han realizado hasta la fecha 4.020 pruebas para detectar el coronavirus, lo que supone 1.837 test por millón de habitantes, mientras que la media europea es de 350 pruebas por millón de habitantes.

Leer más: https://www.europapress.es/euskadi/noticia-euskadi-quintuplica-media-europea-pruebas-covid-19-1837-test-millon-habitantes-20200318121931.html

(c) 2020 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

 

Euskadi quintuplica la media europea de pruebas de covid-19 con 1.837 test por millón de habitantes

En Euskadi se han realizado hasta la fecha 4.020 pruebas para detectar el coronavirus, lo que supone 1.837 test por millón de habitantes, mientras que la media europea es de 350 pruebas por millón de habitantes.

Leer más: https://www.europapress.es/euskadi/noticia-euskadi-quintuplica-media-europea-pruebas-covid-19-1837-test-millon-habitantes-20200318121931.html

(c) 2020 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.