argia.eus
INPRIMATU
DYAko boluntarioak Nafarroako suhiltzaileei batu zaizkie desinfekzio lanetan
  • 1977an errepide istripuen aurrean osasun babesa emateko Nafarroako DYA gobernuz kanpoko erakundea jaio zen. 43 urte hauetan zehar, beharrizanen arabera haien laguntza egoera ezberdinetara moldatu dute elkarteko kideek. Arrunta da entzierro, futbol partida edota festetan jendetzaren artean horiz jantzitako boluntarioak aurkitzea, eta baita haien kolore bereizgarri horrekin margotutako anbulantziak ikustea ere.

Mikel Urabaien Otamendi @mikel_ura El Salto-Hordago @HORDAGO_ElSalto 2020ko apirilaren 05
Argazkia: Mikel Urabaien Argazkia: Mikel Urabaien

Lau anbulantzia garbitzeko lekua dago bertan. Kutsadura maila posiblearen arabera, ozonoz edo lixiba soilez desinfektatzen dituzte. DYAk egunero 20 litro ur behar izaten ditu garbiketarako. Ibilgailuak karpa ondora iristean, hustu eta ordu erdiz ozonoz lainoztatzen dute barnealdea; bitartean esku-oheak bi metodoak erabiliz garbitzen dituzte.

Osasun-langilek kutsatutako arropa kendu, eta boluntarioek desinfekzio gunean sailkatzen dute: berrerabilgarria, 72 orduko berrogeialdian egon behar duena; eta erabilera bakarrekoa. Ez dago jantzi askirik, eta kontu handiz zein elkarri hura maneiatzen laguntzeaz gain, zerbait apurtzekotan, ahal duten moduan konpondu behar dute; adibidez, zinta isolatzaile baten bidez.

Oraingoan ez dago ekitaldi masiborik, ezta errepide-istripu gehiegirik, suteen garrantziak ere eten bat egin duen modu berean. Gainera, beraiek ere arriskuan daude. Baina koronabirusaren krisiari ez diote bizkarra eman boluntarioek, eta moldatu egin dira beste behin, eskuragarri dituzten tresnak kaxkarrak badira ere: “Ez da kontzertu baten segurtasuna bermatzen egotea bezain atsegina edo segurua; baina laguntzeko gaude, eta egin dezakegun bitartean ez gara etxean geratuko”, ziurtatu dute María Eito, Iñigo Aceituno, Damián Castro eta Elisa Rekalde boluntarioek.

 

 

 

 

 

Argazkia: Mikel Urabaien

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Mikel Urabaien

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Mikel Urabaien

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Mikel Urabaien

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Mikel Urabaien

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Mikel Urabaien

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Mikel Urabaien