argia.eus
INPRIMATU
Durangoko Plateruenak ateak itxiko ditu, egoera ekonomikoak behartuta
  • "Azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID-19ak ostalaritzari eta kultur arloari eragin dizkien baldintzak gehitu zaizkie, eta horrek ezinezko egin du orain arteko kudeaketa ereduaren bideragarritasunari eustea eta eraikinaren ustiapen-epea luzatzeko aukera”, azaldu dute kafe antzokiko zuzendaritzako kideek.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 30
Plateruena, COVID-19 aurreko egunetan.

Plateruena kooperatibak astearteko batzar nagusian iragarri duenez, kooperatiba desegin eta otsailean amaitzekoa zen eraikinaren ustiapen kontratua etenda, Durangoko Udalaren esku geratuko da azpiegitura.

2004an ireki zituen ateak Plateruenak, hiltegi zaharra zegoen lekuan, euskara eta kultura erdigunean jarrita, Berbaro elkartearen bultzadaz. 1994an taberna bat ireki zuten Durangon, eta hari segida emango zion 2004an irekitakoak.

Azken txanpa

Abenduaren 31n emango diote amaiera orain arteko ibilbideari, eta bitartean eutsi egingo diote programatutako egitarauari. Ostalaritza zerbitzurik ez da izango, eta ikuskizunak dauden egunetan soilik irekiko ditu ateak.