Durangoko Udalak eta Martxoak 31 batzorde zabalak bonbardaketaren egileen aurkako kereila berretsi behar dute datorren martitzenean. 12:00etan aurkeztuko dute berrespena Durangoko epaitegian, eta aurretik, 11:50ean, elkarretaratzea egingo dute.
Bonbardaketaren biktimak oroitzea da ekitaldi horren helburua. Antolatzaileek bertan parte hartzeko deialdia egin diete herritarrei.
Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra