Durangoko Azokaren 54. edizioak ateak irekiko ditu ostegun honetan. Beste urte batez euskal kulturaren topagune bilakatu da Durango abenduaren 5etik 8ra, 200 kultur ekitaldi baino gehiagorekin.
Berrikuntza ugari izango dira aurten: erakusmahaiek irudi berriztua izango dute, Gogoetaren plaza Musika Eskolan antolatuko da lehen aldiz, nobedadeen zerrenda egin dute Spotifyn, joan den urtean Sormen Beka irabazi zuen taldeak Atopia RPG euskarazko rol jokoa aurkeztuko du eta aurtengo beka banatuko da, kasu honetan, musika alorrean… Hau guztia eta gehiago azaldu digu Azokako prentsa arduraduna den Julen Nafarrate Aurrekoetxeak.