Durangoko Azokak iragarri du Euskal Herriko hainbat lekutan kontzertuak antolatuko dituela abenduaren 5etik 8ra. Helburua: pandemiaren aurkako neurrien eraginez Durangora joaterik izango ez dutenei ere Azokako giroa hurbiltzea. Gainera, urtarrileraino luzatuko dute Durangorekin lotutako eskaintza, liburu-dendetan eskuragarri egongo den katalogo baten bidez.
“Zu non, han DA!” egitasmoaren berri eman dute ostiral honetan Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailak. Bi zutabe izango ditu proiektuak: batetik, Hego Euskal Herriko hainbat aretotan antolatuko dituzten kontzertuak; eta bestetik Durangoko Azokako datak pasa ondoren liburu-dendetan aktibatuko den produktu kulturalen katalogoa.
COVID-19ari aurre egiteko neurriek eraginda, aurten Durangon bertan egingo den programazioa oso mugatua izango da beste urteetakoaren aldean. Landako gunean liburu-aurkezpenak eta ikus-entzunezko programazioa ikusi ahal izango dira besteak beste; eta Plateruenan berriz, emanaldi musikalak.
Azken horiek ez dira Durangora bakarrik mugatuko ordea: Amurrioko Burubion, Gasteizko Jimmy Jazzen, Bermeoko Kafe Antzokian, Bilboko Euskalduna jauregian, Ondarroako Beikozinin, Azpeitiko Sanagustinen eta Soreasun, Donostiako Dokan eta Dabadaban eta Atarrabiako Totemen ere Durangoko Azokarekin lotutako programazio musikala izango da, guztira 32 taldez osatua. Kontzertuak ordainpekoak izango dira eta azaroaren 21etik aurrera erosi ahalko dira txartelak Azokaren webgunean.
Honakoa izango da kontzertu-egitaraua:
#55DA #TaupaDA ❤️ | #ZuNonHanDA! #Plaza!
Kontzertuak ezagutu nahi? Hemen egitarau osoa! 👇#Abenduak5
1️⃣#Atarrabia @SalaTotemAretoa ➡️ @KalekoUrdangak + Perlata
2️⃣#Azpeitia – Soreasu @kulturaz_koop ➡️ @gatibu
3️⃣#Donostia - @DabadabaSS ➡️ @silicies + Kyxo
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) November 20, 2020
1️⃣#Atarrabia @SalaTotemAretoa ➡️ @Liherband+Sorkari
2️⃣#Bermeo-Kafe Antzokia➡️ Gatom+JMartina
3️⃣#Donostia-@DabadabaSS➡️Dena+Habi
4️⃣#Amurrio-@BurubioKE ➡️ @izatefaltsua+Rodeo
5️⃣#Gasteiz-@JimmyJazzGZ➡️Brigade Loco + Barne Guda
6️⃣#Ondarroa - @Beikozini➡️Dupla+Nikotina
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) November 20, 2020
1️⃣#Bilbo @Euskalduna_eus ➡️ @enekantak
2️⃣#Bermeo – Kafe Antzokia ➡️ @JIrazoki + Inoren ero ni
3️⃣#Donostia – Doka ➡️ Rraitx + Pelax
4️⃣#Amurrio - @BurubioKE ➡️ @Sara_Zozaya
5️⃣#Bilbo - @Euskalduna_eus ➡️ @zeamaysrock
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) November 20, 2020
1️⃣Bilbo @Euskalduna_eus ➡️ @enekantak
2️⃣Gasteiz @JimmyJazzGZ ➡️ @amorantenaiz + Moxal
3️⃣Donostia Doka ➡️ Mihise + @Kaskezur
4️⃣Ondarroa @Beikozini ➡️ @Patxuko_Nice
5️⃣Ondarroa ➡️ Ezpalak
6️⃣Bilbo @Euskalduna_eus ➡️ @nogenband
7️⃣Azpeitia Sanagustin @kulturaz_koop ➡️ Sua
— Durangoko Azoka (@durangokoazoka) November 20, 2020
Aretoetako tabernak itxita
Ostiral honetako prentsaurrekoak bazeukan morbo puntu bat kontzertuen iragarpen horrekin lotuta: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak duela hilabete inguru Diario Vasco egunkariari egindako adierazpenek ezinegona eragin zuten areto musikalak kudeatzen dituztenen artean, lokal horiek alkoholaren kontsumoarekin lotu zituelako, besteak beste. Programazio honen aurkezpena sektore horri egindako keinutzat ere uler daiteke, beraz; hori bai, kazetariek galdetu dutenean ea Durangorekin lotutako saio hauetan aretoen tabernak ireki ahal izango diren, Zupiriak argi eta garbi itxi dio atea aukera horri.
Sailburuak behin baino gehiagotan azpimarratu du Durangoko zitak euskarazko “industria kulturalen” alorrean daukan garrantzia eta, alde horretatik, aurtengo edizioa horien biziraupenerako “erronka” izango dela baieztatu du. Horregatik herritarrei dei egin die “modu kolektiboan erantzuteko”, Zupiriaren arabera euskarazko produktuak erostea baita “industria” horren atzean dauden sortzaileak babesteko modua.
Liburu-dendetan abenduaren 9tik aurrera
Euskal Herriko hainbat lekutan egingo diren kontzertuez gain, ostiral honetako beste iragarpena izan da Azokako egunak pasatzean ere, Durangok liburu-dendetan presentzia izango duela. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak azaldu duenez, abenduaren 9tik 2021eko urtarrilaren 8ra bitartean Durangoko Azokako katalogoko produktuak salgai egongo dira Euskal Herriko “ahalik eta liburu-denda gehienetan”. Azaldu duenez, Gerediagak kudeatuko ditu bide horretatik egindako eskariak eta Elkar izango da banaketaz arduratuko dena.
Aurten Landakon saltoki presentzialik izango ez denez, Azokak iragarria zuen durangokoazoka.eus webgunea online salmentarako plataforma bihurtuko zuela; alde horretatik, badirudi ostiral honetan iragarri den liburu-dendetako katalogoak “Durango efektua” Eguberrietako erosketa-kanpainara luzatzeko bokazioa daukala. Gerediagako presidenteak zehaztu duenez, Euskadiko Liburu Ganbararen babesa dauka proiektu honek. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailari eskertu dio Azoka Durangotik kanpo zabaltzea ahalbidetuko duen proiektu honi emandako laguntza.