argia.eus
INPRIMATU
Durangoko Azokak 54. aldiz zabaldu ditu ateak
  • Ikasleei zuzendutako goiza bizi izan du azokak ostegunean, eta jendetza bildu da lehen orduetan. ARGIA bertan izango da, ostegunetik igandera arte.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko abenduaren 05
Durangoko Azokaren 54.edizioak ateak zabaldu ditu

Landako Guneak beste behin Euskal Herriko kulturaren ertz guztiak bilduko ditu egunotan. Ostegunean ateak zabaldu ditu, eta honekin 54 edizio igaro dira jada. Ate irekieraren aurretik dantzaldia eskaini dute, Mikel Laboaren Txoriak txori abestiaren doinuek lagunduta. Dantzariek ateak zabaldu eta ikasleek azokako hiru kaleak bereganatu dituzte. Izan ere, aurtengo edizioari ikaslearen goizarekin ekin diote.

ARGIAk ez du hutsik egingo eta Artekale kaleko 28 eta 31 standen artean gure komunikazio proiektua ezagutu eta kide egiteko auekra izango da. Horrez gain, hainbat produktu daude salgai: ARGIAko kazetariek idatzitako liburuak, Inor ez da ilegala jertseak, kamisetak eta poltsak, Bizi Baratzeko liburuak, Xapoketan karta jolasa eta 2020ko egutegia, egunero historiako efemeride bat biltzen duena. Horrez gain, Landako Gunearen kanpoan postu bat ere jarri du, bertan ere produktuak salgai egongo dira.