argia.eus
INPRIMATU
Duran i Lleidak ERCko presidenteari: “Legedia desobeditzeko proposatzea prozesuari oinean tiro egitea da”
  • Josep Antoni Duran i Lleida CiUko gobernu batzordeko presidenteak Oriol Junqueras ERCko presidentearen kontra jo du Twitterren. Duranek gogor kritikatu du Junquerasek azaroaren 9an legea “desobeditzeko” dei egitea.

Judith Perez @judyjudd 2014ko irailaren 15
Josep Antoni Duran i Lleida (argazkia: Josep Antoni Duran i Lleida (argazkia: wikicommons.com)

El Mundo egunkariari emandako elkarrizketa batean, ERCko presidenteak adierazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9ko galdeketa debekatuko balu Espainiako legedia “desobeditzeko” momentua izango litzatekeela: “Norbaitek bozkatzea debekatzen dizunean, era berean bozkatzea esan nahi du. Espainiako legeei jaramonik ez egiteko ordua heldu da. Espainiako legedia alde batera utzi eta gurea sortzeko ordua heldu da”.

Duran i Lleidak gogor kritikatu ditu Junquerasen adierazpenak. “Ez dut inoiz hainbeste zentzugabekeria irakurri”, esan du Twitterren. CiUko bozeramaileak dio “legedi bakarra” dagoela eta hura desobeditzea proposatzen duenean Junqueras “batasuna hausten” ari dela, baita prozesuari “oinean tiro egiten” diola ere.

“Agian PPk nahi duena da: ERCk irabaztea eta dena hondatzea. Espainian badakite zer gertatu den gobernatu dutenean”, adierazi du azkeneko txioetan.

Hemen Duran i Lleidaren txioak: