argia.eus
INPRIMATU
Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia
  • Azken dantza hau izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 

Unai Lomana Uribezubia 2025eko martxoaren 06a
Bideokliparen grabazioan parte hartu duen taldea. Berria.eus

Aurtengo Herri Urratseko bideoklipa Dupla taldearen eskutik egin zen Senpereko (Lapurdi) lakuan. Inguruan zebiltzan kirolari zein familia kuxkuxeroek laugarrengo saiakeran irten zen grabazioa ikusteko aukera izan zuten, Berriak jaso duenez

Dena antolatu zuten Duplako Gari Uriartek eta Beñat Oribek teknikarien laguntzaz: bateria plataformara eraman, kameraren mugimenduak zehaztu edota hondartzan zeuden haur eta gurasoak koordinatu. Ondoren, Pantxoa eta Peiorekin bat, txalupa batetara igo eta grabazioari ekin zioten.

Hala ere, grabazio-taldeak zenbait arazori aurre egin behar izan zien. Kameraren mugimendu txarra batetik, txalupen elkarren arteko talka bestetik, zenbait saiakera hutsean geratu ziren. Hirrugarren grabazioa Duplakoei eskuan zeramaten irratia uretara erori ostean grabazioa eten zuten hamar minutuz.

Herri Urratseko lehendakariorde Mañu Erbiti neoprenoa jantzirik atera zen irratiaren bila. Bilatzearen saiakerak ezerezean geratu zirela ikusita, irratirik gabe aurrera egitea erabaki zuten. Laugarrena behin betiko grabazioa izan zen. Teknikariek jakinarazi zutenez, irratia balio handiko objektua zen erakusketa batekoa baitzen. 

Bertaratutakoen balorazio orokorra "ona" izan zen. Pantxoa eta Peiok belaunaldien arteko harremanaz hitz egin zuten: "Kantari eta belaunaldi desberdinak izanik ere, gauza batek batzen gaitu: euskarak". Beñat Oribek bideokliparen lanketaren inguruan zegoen maitasun eta elkartasunaz hitz egin zuen: "Jendea orduak eta orduak guri laguntzen aritu da ezeren truke. Afaltzera gonbidatu gintuzten, etxea utzi ziguten, eta honek horrela funtzionatzen duela konturatu ginen".