argia.eus
INPRIMATU
Argazki bilduma
Duintasunez ikasteko eskubidea eta ikasle presoen askatasuna aldarrikatu dituzte Osnyko espetxe aurrean
  • Dozenaka gaztek egin dute martxa Frantzia iparraldeko Osny espetxera, ikasle presoen alde. Espetxeko hormetaraino eraman dute euskal preso eta iheslarien askatasunaren aldeko aldarria.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko apirilaren 07a

Ikasle presoek duintasunez ikas dezaten eta preso eta iheslariak etxera ekar ditzaten eskatu dute dozenaka gaztek gaur Osnyko espetxearen aurrean. Bi autobus bete joan dira Osnyko espetxeraino, hain zuzen, ikasle presoen alde ikasle mugimenduak antolatutako martxara. 

Asteazken iluntzean abiatu ziren Bilbotik eta Gasteiztik bi autobusak, eta 21:00ak aldera Donostian elkartuta, gauez egin dute Frantziako espetxerainoko bidea. Goizeko bederatzietan iritsi dira espetxe aurrera, eta 11:00etan ekin diote espetxe martxari, oihu artean. Bertan egin dute ekitaldia ere: dantzariak, bertsolariak eta txalapartarekin batera presoek duintasunez ikasteko eskubidea eta preso guztien etxeratzea eskatu dituzte. 

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.