Egunaren hasiera Madrilek azken urteotan ikusi duen manifestaziorik handienetakoak markatu zuen. Gaua, aldiz, polizia eta zenbait manifestariren arteko istiluek hartu zuten.
Bideoa: Jaime Alekos
Duintasunaren Martxak Espainiako Estatuko txoko askotatik etorritako milaka lagun jaso zituen, baita Euskal Herritik joandako zenbait autobus ere. Ohiko zifren dantzari jarraituz, 2,5 milioi inguru antolatzaileen arabera eta 36.000 Gobernuaren iturri ofizialen arabera.
Gobernuak "manifestazioa kontrolatzeko" istiluen-kontrako 1.650 agente mobilizatu zituen Estatu osotik. Manifestazioa arazo barik heldu zen Colon Plazara, han egin behar baitzuten amaierako ekitaldi politikoa.
Hasi bai baina bukatu ez zen egin ekitaldia. Izan ere, antolatzaileek salatu dutenez, plazatik gertu den PPren Genova kaleko egoitza inguruan bildutako poliziak manifestarien aurka oldartu ziren. Bideo honetan ikus dezakeguna izan zen ordubetez errepikatu ziren istiluen pizgarria:
Madrilgo larrialdi zerbitzuen arabera 67 polizia eta 34 manifestari artatu zituzten eta atxilotuak, Espainiako Poliziaren arabera, 29.
Bideoa: ElDiario.es
Igandean atxilotuen askatasuna eskatzeko manifestazioetan ere istiluak errepikatu ziren Madrilen.
Bideoa: La Tuerka
Olmo Calvo argazkilariak larunbatean egindako irudiak: