argia.eus
INPRIMATU
Duintasunaren alde borrokan

Mukixuko Guraso talde bat 2022ko maiatzaren 06a

Idatzi honen bidez, Nafarroako eta bereziki Berako Mukixu Haur Eskolaren errealitatea eta Gobernuaren jarrera salatu nahi dugu. Nafarroako Haur Eskolen parte garen guztiok, gurasoak, umeak eta langileak jasaten ditugu egoera honen ondorio negatiboak. Horregatik:

E-lkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Haur Eskoletako langileei, euren greba eskubidea onartuz eta aldarrikatuz.

L-angileen baldintzak hobetuz, gure seme-alaben ongizatea bermatua dagoela aski garbi dugu.

K-alitatezko hezkuntza (Gimeno jaunari hainbertze gustatzen zaion kontzeptua) nahi badugu, langileen ongizateak politikaren helburu nagusietako bat izan beharko luke.

"Anitzetan langileen esfortzu pertsonalak, orain arte gertatu den bezala, hezkuntza politikaren hutsuneak betetzen dituela badakigu eta egoera aldatzeko momentua ailegatu dela uste dugu"

A-nitzetan langileen esfortzu pertsonalak, orain arte gertatu den bezala, hezkuntza politikaren hutsuneak betetzen dituela badakigu eta egoera aldatzeko momentua ailegatu dela uste dugu.

R-atioen jaitsiera gure seme-alaben heziketa duin baterako oinarrizko aldarrikapena da.

T-amalez, grebara jo behar izan dute oinarrizko eskakizunak adituak izateko.

A-rerioak baino Nafarroako Gobernuak ulertu behar du langileak eta pertsonak direla eta beraien eskakizunak oinarrizkoak eta bidezkoak direla.

S-oberan dakigu, elkarrizketa beharrezkoa dela irtenbidea lortzeko.

U-meek ere blokeo egoera hau pairatzen dute.

N-afarroako Gobernuari, guraso bezala, aldarrikapenak serio hartzea eta irtenbide duin bat ematea eskatzen diogu.

A-nimo Mukixuko Langileei!