argia.eus
INPRIMATU
Duintasun Martxa Madrilera abiatuko da eta urrirako greba prestatzen ari dira
  • “Ogia, lana, etxebizitza eta duintasuna” aldarrikatzeko Duintasun Martxa antolatu dute iazko martxa antolatu zuten eragileek.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 06a
Iazko martxaren irudiak. (Argazkia: Olmo Calvo).

Espainiako Estatuko hamaika puntutatik irtengo dira martxak eta martxoaren 21ean iritsiko dira Madrilera.

Joan den urtetik hona egoerak hobera ez duela egin salatu du ESK sindikatuak. “Langileriari eta gehiengo sozialari mobiliza daitezela” eskatu diete Duintasun Martxek eta martxa horiek babesten duten programa soziala defendatzera deitu dute.

Urrian egitea aurreikusten duten mobilizazioaren “aurretiko urrats” moduan definitu dute ekimena antolatzaileek, greba orokorrerako deialdia luzatuko baitute urrirako.