argia.eus
INPRIMATU
Duela urtebete baino 20.800 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian
  • 2020ko otsaileko datuekin alderatuta, langabezia %13,8 hazi da Hego Euskal Herrian.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 02a

Otsaileko langabezia datuak atera ditu Espainiako Lan Ministerioak eta ELA sindikatuak datu hauek nabarmendu ditu: Urtarrilean baino 1.702 langabe gutxiago daude EAEn (-%1,3); Nafarroan, berriz, 825 gehiago (+%3,02).

Iazko urtearekin alderatuta, emakumeen langabezia 216 pertsonatan igo da (%12,3): 96.668 emakume daude langabezian azken datuen arabera.

Langabezian izena emandakoen %52,3k ez du inolako prestaziorik jasotzen

Langabezian inskribatutako pertsonen% 52,3k ez du inolako langabezia-prestaziorik jaso urtarrilean (90.181). Eta soilik % 28k jaso du ordaindutakoaren araberako langabezia-prestazioa.

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, "80 urteetan krisirik okerrena jasaten aritu arren, abuztutik aurrera egiaztatu da enpleguak pandemiaren lehen hiletan ez bezalako portaera izan duela, eta, batez ere, aurreko krisialdietan izandakoaren oso bestelakoa. 2008ko krisia baino lehen, otsailean langabeziak gora egin zuen, krisialdiko urte horietan ere egin zuen bezala. Aitzitik, 2015etik behera egin du langabeziak otsailean (2017an hautemandako gorakada txikia salbu), baina hil honetan erregistratutakoa baino neurri txikiagoan. Gaur egun duela urtebete baino %10 langabe gehiago daude, baina duela urte erdi baino %62 gutxiago".