argia.eus
INPRIMATU
Duela 42 urte aldarrikatu zuten Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa
  • 1976ko otsailaren 27an Fronte Polisarioak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuen Bir-Lehlu-n.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 27a
Milaka saharar Aljeriako Tindufeko kanpalekuetan bizi dira, beraien lurretatik ihes eginda gero.

Ordu batzuk geroago, Aaiunen, Saharako Gobernuan, azken aldiz jaitsi zuten bandera espainiarra. Ia ehun urte egin zituen Espainiak lur haiek hartuta. Era berean, bandera marokoarra jaso zuten eta Mendebaldeko Saharako lurrek okupatuta jarraitu dute gaur arte.

Ondoko loturetan Mendebaldeko Saharari buruz ARGIAn ikus ditzakezuen bideoetako batzuk dituzue:

Lapurreta bati buruzko istorioa

Mezuak Mendebaldeko Saharatik

Egiaren hazia