argia.eus
INPRIMATU
“Droneekin amets egiten dugu”
  • The Guardian egunkariak hamahiru urteko Mohammed Saleh Tauiman yemendarrari kamera bat utzi zion bere eguneroko bizitza graba zezan. Bere familiako bi kide hil zituzten AEBen droneek aurretik, eta bera ere hala hil zuten ondoren.

Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso 2015eko otsailaren 13a
Mohammed Saleh Tauimanen argazkia The Guardianen bideotik hartuta

Mohammed Tuaiman zeruko “heriotza makina” deitzen dioten gailuen eraso batek hil zuen. 2011n drone batek bere aita eta anaia hil zituen azienda zaintzen ari zirela: “Zonalde honetako ume askok dronen eraginez amets gaiztoak dituzte eta batzuk arazo psikologikoak dituzte. Droneek bizi garen zonaldea infernu bihurtu dute, gau eta egun, haiekin amets egiten bukatu dugun arte”.

Droneak Saudi Arabiatik eta Yemengo itsasoan dauden baseetatik datozela esaten diete yemendarrei; “Amerikak terroristak hiltzeko bidaltzen ditu, baina beti pertsona errugabeak hiltzen dituzte”.

“Egunero ikusten ditut. Oso beldurtuta gaude haien erruz”, esan zuen urtarrilaren 26ean Tuaiman gazteak drone batek egindako bonbardaketa batek hil aurretik.