Erresuma Batuan poliziaren dronak herritarrek konfinamendua betetzen duten edo ez kontrolatzen daudela salatu dute. Dronek leku publikoetatik irudiak grabatzen dituzte, eta irudi horiek Twitterrera igo, egin behar ez diren gauzen adibide modura.
Estatuko hainbat Polizia departamenduk droneek grabatutako bideoak zabaldu dituzte Twitter bidez. Bideoetan jendea ageri da txakurra paseatzen, edo kirola egiten. Poliziak ekintza horiek funtsezkoak ez direla dio, eta etxean geratzeko agindua ematen die.
Despite posts yesterday highlighting issues of people still visiting the #PeakDistrict despite government guidance, the message is still not getting through. @DerPolDroneUnit have been out at beauty spots across the county, and this footage was captured at #CurbarEdge last night. pic.twitter.com/soxWvMl0ls
— Derbyshire Police (@DerbysPolice) March 26, 2020
Hori soilik ez, Twitter bidezko zaintzari ere ekin diote, sare sozial horretan neurriak hausten dituen mezu edo argazkiren bat argitaratzen duenari kargu hartuz.
Hello @SKinnock we know celebrating your Dad’s birthday is a lovely thing to do, however this is not essential travel. We all have our part to play in this, we urge you to comply with @GOVUK restrictions, they are in place to keep us all safe. Thank you. ^cy
— South Wales Police | #StayHomeSaveLives (@swpolice) March 29, 2020
Jendea kexu da Poliziaren ekintzez, Auzitegi Goreneko epaile ohi Jonathan Sumption, kasu. Sumptionek dio Boris Johnson lehen ministroak onartutako neurrietan onartuta dagoela kalean kirola egitea, eta Polizia hori egiten dabilela ministro batzuek esan dutelako nahiago dutela jendeak kalean kirolik egiten ez badu. “Poliziak ez du eskumenik ministroen nahiak indartzeko, legezko neurriak jarri behar ditu martxan soilik”, dio.
“Polizia Estatu” bezala definitu du Sumptionek Erresuma Batuko egungo egoera. Iritzi bererkoa da Colm O´Cinneide Londreseko University Collegeko giza eskubideen irakaslea, adierazi baitu kasu batzuetan Polizia arrazoi politikoei jarraiki dabilela neurriak hartzen, eta ez legeari jarraiki.
Ez soilik Erresuma Batuan
Koronabirusaren krisia hainbat Estatuk baliatu dute herritarren mugimenduen kontrola bereganatzeko, hala nola; Israelek, Frantziak, Espainiak, Hego Koreak. Dronen erabilera hain zabaldua izan ez bada ere, nazioartean badaude beste zenbait adibide, Katalunian adibidez. Parets del Vallésko (Bartzelona) udaltzaingoa dronak erabiltzen hasi da kalean dagoen jendeari etxera joateko esateko eta bide batez beren tenperatura hartzeko.
"es una medida que ha sido aplaudida por la población" pic.twitter.com/OxTJfrwEYr
— Quique Badia Masoni (@qbadiamasoni) April 1, 2020
Italiako zenbait udalerritan ere herritarren mugimenduak drone bidez kontrolatzen dituzte.