Ertzaintzan salaketa jarri du ostegunean emakume batek, asteazkenetik ostegunerako gauez sexu erasoa jasan ondoren.
Campo Volantin pasealekuan esnatu zen ostegunean salaketa jarri duen emakumea, ezertaz oroitzen ez zela. Hainbat hedabidek jasotzen dutenez, salaketan jasotzen denaren arabera asteazken gauean Mazarredo kaleko diskoteka batean gizonezko bat ezagutu zuen emakumeak. Momentu batez komunera abiatu zen, eta hortik aurrerakoaz ez da gogoratzen.
Emakumea Campo Volantineko banku baten esnatu zen goizeko lehen orduetan. Taberna batera abiatu, bortxatua izan zela jakinarazi eta ostean salaketa jartzera abiatu zen. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.