argia.eus
INPRIMATU
Droga trafikoa eta haur pornografia egotzita, PPtik bota dute militante bat Bizkaian
  • Carlos Abajo Enkarterrietako koordinatzailea da alderditik kaleratu dutena. Pasa den larunbatean, argazki sexualen truke adin txikikoei dirua eskaintzen ari zela atxilotu zuten. Droga trafikoarekin ere lotura izan dezakeela iradokita, alderdiak bertan behera utzi du bere militantzia.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko apirilaren 24a

Enkarterrietako koordinatzaile izateaz gain, PPren agenda digitaleko zuzendariordea ere bazen Bizkaian. Alderdi barneko iturrien arabera,  utzia zuen lantokitik olioa eta goi mailako jakiak lapurtzea ere egotzi diote.

Pasa den ostegunean kaleratu zuten. Larunbatean guardia zibilak atxilotu zuen Kaio 75 izeneko operazioaren baitan. Adin txikikoei eduki sexualeko argazkiak bidaltzea eskatzen zien diru truke.