argia.eus
INPRIMATU
Dozenaka senideko familia ugari desagerrarazi dituzte sionistek
  • Gutxienez 60 familiak galdu dituzte 25 kide baino gehiago, Associated Press agentziaren ikerketa baten arabera. “Inoiz ikusi gabeko mailan” ari dira sionistak familia osoak hiltzen.

Jon Hidalgo GereƱu 2024ko ekainaren 19a
Ume bat Gazako Shifa ospitalean ehortzitako palestinarren hilobiei begira, abenduaren 31n. Argazkia: Mohammed Hajjar / AP

Associated Press hedabidearen ikerketa batek argitu du hainbat familiatan dozenaka kide hil dituztela Israelen erasoek Gazan. Urria eta abenduaren artean soilik, gutxienez 60 familia identifikatu dituzte 25 kide baino gehiago galdu dituztenak, askotan sendi bereko lau belaunaldi hilda. Familia horien ia laurdenak 50 senide baino gehiago galdu dituzte genozidioan. Biziraun duen kide batek salatu dutenez, familia askok ez dute jada inor bizirik sendiaren suntsiketa dokumentatzeko ere.

Hainbat iturrietatik jaso ditu heriotzak APk: Gazako Osasun Ministerioaren datuetatik, interneteko heriotzen iragarpenetatik, familia eta bizilagunen sare sozialetatik, eta lekukoen zein bizirik irten direnen testigantzak jasota. Familia osoak deuseztatzen ari direla ohartarazi dute ikerketan, orain arte “inoiz ikusi gabeko mailan”.

Mughrabi familiak, adibidez, 70 senide galdu zituen abenduan, sionisten aire eraso bakarrean. Abu Najas sendiko 50 pertsona hil zituzten urriko oldarraldietan, haurdun zeuden bi emakume gutxienez horien artean. Dogmush “klanak” 44 kidetik gora galdu zituen meskita bati egindako eraso bakarrean eta, APk jaso duenez, 100 senide baino gehiago hil zizkieten hurrengo asteetan. Abu al-Qumssan familiako 80 pertsona hil dituzte sionistek udaberrian.

Inoizko gehien

APren ikerketak. Orduko hartan 150 familiek galdu zituzten hiru senide edo gehiago; azken oldarraldi honetan, aldiz, urtarrilerako jada 1.900 familia ziren hilketa ugari jasandakoak. Genozidioaren lehen hilabeteari bakarrik erreparatuta, 300 familia baino gehiagori hil dizkiete hamar kide baino gehiago, Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera.