Iruñea txiki gelditu da Euskal Herria eta Estatu osotik etorritako dozenaka mila herritarren uholdearen aurrean. Guztiek argi utzi dute Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen aurka emandako epaia arbuiatzen dutela. Nafar Gobernuko ordezkaritza bat ere izan da manifestazioan, epai proportzionala eskatuz. Antolatzaileen arabera, guztira 80.000 pertsona baino gehiago izan da manifestazioan.
Apirilaren 15eko manifestazioa gaindituko ote zen zebilen herritarren artean bolo-bolo eta manifestazioak hartu duen itxurarekin, gaurkoan aurrekoan baino gehiago izan direla aipatu da kazetari eta herritarren artean, hau da, 50.000 pertsona baino gehiago.
Manifestazioak ezin izan du ohiko ibilbidea egin Gazteluko Plazan urte sasoi honetako maratoia zegoelako. Sadarretik Zaragoza etorbidera jo eta Nafarroa Behera etorbidetik sartu da Karlos III.a etorbidean, Askatasunaren plazaran amaituz.
Dani Blancoren ondorengo argazkietan ikus daitezke uneetako batzuk:
Kataluniatik, Gaztelatik, Galiziatik, Aragoitik eta Espainiako Estatuko hainbat lekutatik etorritako milaka lagunei behin eta berriz eman dizkiete eskerrak, bai manifestariek eta baita ekitaldiaren amaieran oholtzatik.
Ondorengo txioetan ikus daiteke manifestazioaren laburpen bat.
Hastera doa manifestazioa #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/HV2ed8R4kV
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Une honetan manifestazio burua sartu da Zaragoza etorbidera. Ikusi ze panorama dagoen aurrera begira. Dena jendez gainezka zain #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/cufzCzeq7v
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Gune honetan hainbat politikari Asiron Iruñeko alkatea, Joseba Egibar, Bakartxo Ruiz eta beste hainbat #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/cr3oWglTmu
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Herritar batek jasotako bideo honetan ikusten da Zaragozago etorbidea jendez gainezka.
Manifestazioa 10 minutu atzetik dator eta aurreko bidea dena gainezka #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/f81trAN6RB
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Une hau, beste hainbat eta hainbat moduan, hunkigarria izan da, Zaragozako etorbidearen amaieran eraikin osoko bizilagunek txoloka hartu baitute manifestazio burua, eta pankartaren ingurukoek ere txalo jo diete bizilagunei esker onez.
Auzokideek txalo pankarta buruari Zaragoza Etorbideán eta pankartakoek ere txalo esker onez #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/S3CM9GE19l
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Merindadeen plazara iristen manifestazio burua, hemen da Espainiako Gobernuaren ordezkaritza "alde hemendiek oihukatzen diete. Hesiz babestua dago egoitza #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/soFkLE75nE
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Bukaerara iristen ari da burua, Karlos III.a etorbidera sartzen orain #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/oqsficBBtW
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Azken metroak Askatasunaren plazaraino, duela gutxi horko hilobietan zirenek burua altxatu eta hau ikusiko balute... #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/k5sxaFacfr
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Nekane ari da, Aratzen ama, Sototik etorri berri, hark dio indartsu daudela eta infinituki eskerrak ematen dizkizue eskerrak. Latza da espetxean semea utzita itzultzea... Berandu, baina noizbait iritsiko da justizia #AltsasukoakAske pic.twitter.com/MBvL0dK1jx
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Jokin Unamunoren gutuna Estremeratik: "Euskal Herrian eraikitzen ari den denbora berria gustatzen ez zaienez, terrorismoa bilatzen dute edonon..." #AltsasukoakAske pic.twitter.com/DPyUpqBykQ
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Gurasoek diote ez zegoela ihes egiteko arriskurik baina hala ere atxilotu egin zituztela haien semeak... guardia zibilaren itzala etengabe dagoela auziaren atzean... #altsasukoakaske pic.twitter.com/sdc9iMVNBo
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Aurrera Altsasu abestia amaitzeko pic.twitter.com/waCaZEMhsK
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
"Eskerrik asko" diote amaieran gurasoek #altsasukoakaske pic.twitter.com/QCGLr8J8Fp
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko ekainaren 16(a)
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.