argia.eus
INPRIMATU
Dozenaka herritar kalera atera dira, Laudion salatu duten eraso matxistaren kontra
  • Eraso matxista salatu du emakume batek Laudion. Astelehen goizean eta arratsaldean egin dituzte elkarretaratzeak, dozenaka lagunen babesarekin. Laudioko Udalak eta mugimendu feministak gogor arbuiatu dute gertatutakoa.

Aiaraldea @aiaraldea 2018ko urriaren 09a
Argazkia: Aiaraldea.

Berdintasunaren eta begirunearen balioetan oinarritutako jendartea lortzeko lan egin beharra azpimarratu dute udaletik: "Emakumeek espazio publikoan askatasunez ibili behar dute, kaleetan zehar lasai joateko eta sexu harremanak norekin, noiz eta nola izan erabakitzeko aukera izan behar dute; emakumeen nahia erabat errespetatu behar da".

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.