Bakearen Artisauak eta Bake Bideak elkarteek deituta, dozenaka pertsona ari da biltzen Baionako suprefeturaren aurrean, bake prozesua dela eta Parisi engaiamendu handiagoa eskatuz, eta Ion Parot eta Jakes Esnal euskal preso politikoen eskatasuna eskatzeko.
Urtarrilaren 8ko Baionako presoen aldeko manifestazioan iragarri zuten mobilizazioak beste fase batera eramango zituztela, besteak beste desobedientzia zibila erabiliz. Joan den asteazkenean iragarri zuten ostiral honetan egingo zutela mobilizazioa, baina zehaztu gabe zer eta non.
16:00etatik aurrera hasi dira biltzen suprefeturaren aurrean eta sare sozialetatik dei egin diete herritarrei haiekin biltzera: “Zatozte eta ekarri janari, lo zaku eta oihal etxeak!”. Pentsatzekoa da, beraz, gaua bertan pasatzeko asmoa dutela. Polizia ere iritsi da istiluen aurkako jantzi eta materialez hornituta, eta suprefetura babesteari ekin dio.
Jendea hasia da Baionako #Suprefetura aitzinean biltzen. Desobedientzia zibila ekintza jendetsua ari gira burutzen, bake prozesua desblokeatzeko. Zatozte eta ekarri janari, lo zaku eta oihal etxeak ! #ionunaijakesgurekin #orainpresoak #baiona pic.twitter.com/BKMd2wDKSt
— Artisans de la Paix #OrainPresoak (@Artisans_Paix) February 18, 2022
Irauteko hor gira, rejoignez-nous! #letempspresse #orainpresoak #baiona #paix #paysbasque #ionunaijakesgurekin pic.twitter.com/xz4tSpCfKq
— Artisans de la Paix #OrainPresoak (@Artisans_Paix) February 18, 2022
Bake Bideaneko Anais Funosasek egindako adierazpenak bildu ditu Iurre Bidegain Kazeta.eus-eko kazetariak:
Anaiz Funosas @BakeBidea-ko lehendakariaren hitzak zuzenean.
Ekintzak iraun dezakeela errateaz gain, jendeari batzeko deia luzatu dio #orainpresoak @Artisans_Paix pic.twitter.com/KsX5Fp5L49
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) February 18, 2022