Eragin Bilbo gazte prekarizatuen asanblada osatzen duten dozena bat lagun RETA enpresak Errekalde auzoan duen egoitzara sartu dira, Carlos Sobera telebista aurkezlearen maskarak jantzita, "gazte langileen egoera ekonomiko lotsagarriaz baliatzen diren enpresa nazkagarriak" auzoetatik joan daitezela eskatzeko.
😮😮😮😮😮
Carlos Soberaren aurpegi gogorraz jantzita Errekaldeko RETA lokalean ekintza egin genuen atzo arratsaldean.
Gazte langileen egoera ekonomiko lotsagarriaz baliatzen diren enpresa nazkagarriak gure auzoetatik at!#ApustuEtxeakKanpora pic.twitter.com/Sh6GfbIoLl
— Eragin Bilbo (@EraginBilbo) 2019(e)ko martxoaren 30(a)
Eragin Bilbo asanbladaren hitzetan, apustu-etxeen helburua "langile klaseko gazteen egoera ekonomiko lotsagarriaz baliatu eta hauek jokora engantxatzea da, ludopata gehiago lortzeko".
"Duela hilabete, Bilboko Udalera enpresa hauen kontrako mozio bat aurkeztu genuen, gure auzoetan hauen presentzia mugatzeko. Baina egoeraren larritasunaren aurrean Udal gobernuak (EAJ-PSE) beste alde batera begiratzea erabaki zuen. Baliteke arazo honi inolako inportantziarik ez ematea, edota RETA eta KiroBet enpresekin ere ohikoa den klientelismoa eta laguntxoak entxufatzeko aukera baliatazeko egin izana, baina gu ez gara lurrera begira geratuko".
Carlos Soberaren maskara jantzi dute, 888 apustu-etxearen iragarkietako protagonista bera delako.