Dow Jones indizea 20.000 puntuetara iritsi da lehen aldiz urtarrilaren 25ean. Igoera Donald Trump AEBetako presidente izendatu eta egun gutxitara iritsi da. Trumpek estatuko negozioak sustatuko dituela agindu du, horien gaineko zergetan murrizketak eginez.
Wall Streeteko adierazle nagusia da Dow Jones indizea eta AEBetako 30 enpresa industrial handienen mugimenduak kontrolatzen ditu. Etxe Zurirako bozketan errepublikarrak garaipena lortu zuenetik %9 egin du gora. S&P 500 eta Nasdaq indizeek ere gora egin dute errekorrak gaindituz.
Trumpen izendapena merkatuan gorakadak eragiten ari da. “Washingtonen gertatzen ari denari babes garbia da”, Peter Tuchman Quattro Securitieseko operazio zuzendariaren arabera. Inbertsiogileak gastu publiko handiagoaren, zergen murrizketaren eta AEBetako enpresei lagunduko dieten erabakien zain inbertitu dute.