Ikasleekin lantzeko liburuxka prestatu dute Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo eta Hezkuntza lan ildoek.
Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan heteropatriarkatuaren ondoriez jabetzeko eta zaintzaren berrantolaketa erdigunean jartzeko zenbait ariketa proposatu dituzte dosier didaktikoan. Zehazki, etapa bakoitzeko hiruna ariketa planteatu dituzte, baita hezitzaile edota gurasoentzako gomendioak bildu ere.
Ikusi dokumentua PDFan lotura honetan.
Albiste hau Aiaraldeak idatzi du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.