argia.eus
INPRIMATU
Donoztirin etxe bat 1,2 milio eurotan salgai ezarri dutela salatu dute
  • Donoztiriko (Nafarroa Beherea) etxeen %15 bigarren etxebizitzak dira eta %10 hutsik daude.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko maiatzaren 18a

Herritarrak mobilizatzera deitu ditu, Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak. Donoztirin, 1.270.000 eurotan salgai ezarria izan da arraberritua izan den etxalde bat, hiru hektarea laborantza lurrekin batera. Etxebizitzen prezioen emendatzea salatzeko, ibilaldi bat antolatuko dute ostegun honetan. Gaur egun, bataz beste, 400.000 eurotan saltzen da 100 metro karratuko etxe bat Arberoan, hots, 2000 euro hilabetean 25 urtez. Horrez gain, beste etxe bat, 268.000 eurotan salgai ezarri dutela herrian, 4000 euro metro karratua.