Donostiako Errekalde auzoan eraiki duten McDonalds multinazionalaren jatetxea baimen guztiak eskuratu gabe ireki dutela salatu du Belartza bizilagunen elkarteak. Kontzentrazioa egin dute protesta gisa ondorengo mezuarekin: "Añorgan herritar baino multinazional gehiago".
Ostegunean irekita zegoela ikusita, Donostiako Udaleko hirigintza bulegoan McDonalds jatetxearen espediente administratiboan begiratuta, Belartza 2 gelditu plataformako kideek ikusi dute Restaurantes Macdonals S.A.-k jarduerarekin hasiko direla iragarri badio ere Udalari, dokumentu batzuk falta zaizkiela erantzun diela administrazioak. 10 eguneko epea eman diete aurkezteko.
Irutxuloko Hitzako kazetari Malen Aldalurren argazki hauetan ikus daiteke jatetxea zabalik.
Zabaldu dute Belartzako McDonald's-a @irutxulo @B2gelditu https://t.co/EpNGHnkSRb pic.twitter.com/qxboklmeow
— Malen Aldalur (@malenaldalur) 2017(e)ko ekainak 29
Jatetxeak bezeroentzat ateak ireki baditu ere, Belartza 2 gelditu-ko kideek ARGIAri adierazi diotenez, dokumentu guztiak aurkezteko eman dieten 10 egun horietan irekita ala itxita egongo den ez dago garbi. McDonaldsek Donostialdean irekitzen duen laugarren jatetxea da.
ADI!
— Belartza 2 gelditu (@B2gelditu) 2017(e)ko ekainak 29
Belartza ko McDonals ireki dute, BAIMENIK GABE!
Donostian trasnazionalei alfonbra gorria, herritarroi bizkarra pic.twitter.com/zqQkpDFxKR
"Ez dugu Añorgan McDonaldsik ez, baina ez da hori bakarrik. Añorgan 2.200 biztanle baino multinazional gehio eta añorgatarrentzat osasun etxerik, liburutegirik eta beste hainbat azpiegitura ez dugula salatzen dugu. Añorga ez dela añorgatarren bizitzen arabera pentsatzen dugu eta aldatu behar da".