Ander Gortazar arkitektoak “Donostialdeko Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa” ikerketa egin du UPCko hirigintzako master amaierako lanean. Metroaren proiektuari kritika egiteko darabiltzan argudioak azaldu eta bestelako alternatiba eraginkorragoak proposatuko ditu.
Metro proiektua gelditzearen aldeko Donostiako hainbat bizilagunek eta elkartek antolatu dute hitzaldia. Koldo Mitxelena Kulturunean izanen da irailaren 15ean 19etan.
Ekainean AHTren aurkako mugimenduko kide batek txostena aurkeztu zuen Donostialdeko Metroaren gabeziak eta eragingo lituzkeen kalteak azalduz. “Garraio alternatiba batzuen azterketa falta” egotzi zioten Eusko Jaurlaritzari, eta egitasmoarekin eredu “metropolizatua” bultzatzea salatu zuten.
AmaraBai auzo elkartean ere hitzaldia antolatu zuten gaiaren inguruan informatzeko eta eztabaidatzeko.