argia.eus
INPRIMATU
Donostiako Zinemaldi Alternatiboak errefuxiatuak eta okupazioa izango ditu ardatz hamargarren urteurrenean
  • Hamargarren edizio honetan Txantxarreka eta Alde Zaharreko gaztetxeetan botako dituzte pelikulak

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 17a
Zinemaldi Alternatiboaren kartela.

Irailaren 28an Txantxarreka gaztetxean pelikula labur bat eta luze bat eskainiko da errefuxiatuen gai jorratuz. Alde Zaharrekoan bi egun jarraian egongo da emanaldia. Hainbat gaztetxeren irudiak hartzen dituen proiekzio bat eskainiko dute 40 urtetik gora iragan da Donostian lehen okupazio mugimenduak agertu zirela.

Lehenengo aldiz Alde Zaharrean ospatu zuten 2006an, ondoren bostak lau urteko geldialdia egin eta gero Kortxoenean egin ziren 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2015ean. 2014an Txantxarreka eta Itsas Gainen izan zen. 2016an Donostiako hainbat tokitan egin zituzten ekitaldiak “donostiasaldusuntsitu” kolektiboaren bidez. Azkeneko edizioan, Letaman, Firestone, Kaxilda, Arrano eta Txantxarrekak jaso zituzten zinemaldi alternatiboaren “oihalak eta itzal argiak”.

Kortxoenean egindako hitzaldi bat aurten Zinemira saria jasoko duen Ramon Agirrerekin (Artxiboko argazkia: Zinemaldi alternatiboa)