argia.eus
INPRIMATU
Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute
  • Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua eman zuen arte. Egoera honen berri izanik, bertan zeudenak babestera hurbildu ginen gazte ugari eta Poliziari gazteak plazatik ateratzen uzteko eskatzen hasi ginenean, gogor oldartu ziren udaltzainak gutariko asko jipoitu eta zaurituz”. Gertakariak ikusten diren bideo baten bidez egin dute salaketa; hemen ikus dezakezue.

Irutxuloko Hitza @irutxulo BeƱat Parra @parrabenat 2024ko uztailaren 19a
Polizia indarkeriaren aurkako manifestazio bat, Bulebarrean. Argazkia: Maite Reizabal Arregi

AZGAren arabera, “gazte bat atxilotu eta astearte eguerdian pasatu zan epailearen aurretik. Desordena publikoak eta lesioak eragitea leporatu diote, gezurretan oinarritutako akusazio faltsuan onartu behar izan ditu eta autoritateari atentatuagatik zigortu dute, lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote”.

Astelehen gauean gertatutakoaz gain, asanbladak salatu ditu egun osoan zehar kaiko karmenetako jai gunean eta Parte Zaharreko kaleetan izandako Ertzaintzaren “presentzia, jarraipen eta identifikazioak”: “Gazteria otzan eta isilik nahi dute, indar errepresiboek inpunitate osoz jarduten duten bitartean. Horregatik, gazteriaren kontrako kriminalizazioari aurre egin eta errepresioari modu kolektiboan erantzuteko deia luzatu nahi dugu”.