argia.eus
INPRIMATU
Donostiako Udalak tasa turistikoa ezartzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritza berriari
  • Eneko Goia alkateak adierazi du lehenengo eskaeretako bat izango dela.

Irutxuloko Hitza @irutxulo Inaxio Esnaola 2024ko ekainaren 27a
Turista talde bat, Donostiako Parte Zaharrean. / Argazkia: BeƱat Parra / Irutxuloko Hitza CC BY NC-ND.

Eneko Goia alkateak berretsi du Donostian tasa turistikoa ezartzeko eskaera egingo diola udal gobernuak eratu berri den Eusko Jaurlaritzari. Are gehiago, lehenengo eskaeretako bat izango dela adierazi du. Izan ere, EAJren hauteskunde programak jasotzen du tasa turistikoa ezartzeko konpromisoa.

Horrela, zerga hori ezartzeko udalak eman beharreko urratsak egiteko eskatuko dio Jaurlaritzari “lehenbailehen” izan dadin.  Hiriarentzat onuragarria izango dela uste du alkateak, zerbitzuak hobetzeko “baliagarria” izango delako

Iazko urrian udalak Lakuara eraman zuen tasa turistikoa ezartzeko aldarria. “Gure kasuan, udalak ulertzen du Donostiaren errealitateak merezi duela zerga bat ezartzea; hori bai, gainerako udalerriak baldintzatu gabe, izan ere, errealitate turistikoak askotarikoak dira”, azaldu zuen orduan Jon Insausti Turismo zinegotziak Euskadiko Turismo Mahaian.