Larunbatean, 11:30ean hasita zuzenean ikusi ahal izango da zuzenean ARGIAn.
Zer da hizkuntza eskubideak bermatzeko Donostiako Protokoloa?
Europako hizkuntza komunitate gutxiagotuetako 200 gizarte eragile ingururi galdetu diete: zuen hizkuntza eskubideak errespetatzeko zein neurri hartu behar direla uste duzue? 400dik gora ekarpen egin dituzte. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bultzatzaileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Kontseilua dira. Protokoloa ez dute paper hutsean geratzeko landu, etorkizunerako tresna izatea da nahia. Gizarte eragileek proposatu dituzte protokoloaren nondik-norakoak, eta hemendik aurrera lanabes izango dute.
Irakurri Badator hizkuntza eskubideen alde borrokatzeko tresna berria erreportajea, Onintza Iruretaren eskutik.