Hogei urte beteko dira aurten abuztuan Donostiako Piratek lehen aldiz abordatzea egin zutenetik. Ordutik hiriko jaien esparruan erreferentzialtasun nagusia eskuratu du mugimenduak. Aurten hogeigarren urteurrena ospatuko dute, eta ospakizun horiek hasiko dira igande honetan, Korrikak kaian antolatu duen gunean, hogei urteotako argazkiekin osatutako erakusketarekin.
Igandean Korrika amaituko da Donostian eta jendetza espero da euskararen aldeko herri ekimen honen amaiera festan. 12:30ean izango da Boulevard zumardian itxiera ekitaldia. Egun osorako egitarau oparoa aurkeztu dute antolatzaileek, hiriko zenbait eragilerekin elkarlanean.
Donostiako Piratek, 12:30etan Boulevardean hasiko den ekitaldia amaitutakoan, elektrotxaranga antolatu dute bertatik Alde Zaharrera. Kaian antolatutako gunean egun osoan zehar Donostiako Piraten 20 urteotako ibilbidea jasotzen duten argazki erakusketa atondu dute.
Hiru erakusketa ikusgai: Korrika ahizpak, Korrika munduan eta Hizkuntza gutxituetan osatutako mezuak.
12:00: gunearen girotzea, Korrika heltzeko zain: joaldunak, trikitilariak, albokariak, eta abar.
12:30: 22. Korrikaren amaierako ekitaldia.
13:00: kantujira Parte Zaharrerantz abiatuko da.
13:30: Egunean Behin jokoaren partida handi bat jokatuko dute, zuzenean.
15:00: Zutik elektro txaranga abiatuko da.
16:00: Alerta Morea.
17:00: Kilimak taldearen kontzertua.
10:00: Basoa ezagutuz Urgullen jarduera egingo dute, Xomorro taldearen eskutik (izena eman behar da, xomorrotaldea@gmail.com helbidera idatzita).
13:00: Iratxoen ikuskizuna.
15:00: 17:00etara, zirku, baratze, egur eraikuntza ikastaroak eta hizkuntzen jolasa.
17:00: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia. 22. Korrikaren omenduak dira.
Bertako produktuen azoka.
13:30: Euskal Herriko Batukada Feminista Sareak joko du.
15:30: Axuri Beltza dantza taldearen emanaldia.
16:30: Bertso-saioa.
18:00: Olatz Salvadorren kontzertua.
20:00: Trikidantz taldearen emanaldia.
13:30: Elektro txaranga.
14:30: Auzoko egitasmoaren emanaldia.
15:00: Gipuzkoako Gazte Sortzaileen Sarearen aurkezpen emanaldia.
16:30: Lamiak taldearen kontzertua.
17:30: Mugan taldearen kontzertua.
18:30: ETS taldearen kontzertua.
17:00: Erromeria.
Herri bazkaria, bi txandetan: 13:30ean eta 15:00etan. Txartelak eskuratu behar dira (menu beganoa eta haurrentzako menua ere eskainiko dituzte), Korrikaren webgunean.
Egun osoan zehar, artisauen eta herri eragileen azoka. ARGIAk postua jarriko du bertan.