Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea aldarrikatu zuten.
Hemeretzi urte pasa dira Donostiako Piratek lehen aldiz Abordatzea egin zutenetik eta azken bi urteetan, pandemiagatik, modu sinbolikoan egin ondoren, aurten berriro ere Abordatze jendetsua izan da Donostiako kaian.
Abuztuaren 15ean 09:30ean hasi dira gazteak Donostiako kaira heltzen haien baltsak muntatzen joateko:
Baltsen muntaketan dabiltza piratak. Herri bazkaria hasiko dugu laster eta 17:00etan Dono$tia abordatzera! BIBA FESTA, BIBA ERALDAKETA, BIBA PIRATAK! ??? #IzanPirata #ANPirata22 pic.twitter.com/uHC5Az6jo5
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 15, 2022
Herri bazkariaren ondoren, 17:00etan, Donostia abordatu dute “BIBA FESTA, BIBA ERALDAKETA, BIBA PIRATAK” lelopean:
Berriz ere Donostia abordatu dugu! ???? pic.twitter.com/DLBoFYLpob
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 15, 2022
Jarraian Donostiako Piratek Flickr-en argiratatutako argazki bilduma: