argia.eus
INPRIMATU
Donostiako okupazio bulegoa aurkeztuko dute larunbatean
  • Donostialdeko okupazio bulegoa sortu dute berriki, Bilboko bulegoari gehituz. Horren aurkezpena egingo da larunbat honetan, hilak 11, Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko maiatzaren 10
Jardunaldiko kartela.

Goizetik arratsaldera jarduerak antolatu dituzte ekitaldirako.

Egitaraua:

- 11:00etan mahai ingurua: “Okupazioaren iragana, oraina eta geroa” eztabaidatuko da.

- 14:00etan bertso bazkaria (bono laguntza 5 euro)

- 18:00etan Donostialdeko okupazio bulegoaren aurkezpena (Bilboko bulegoko kideen partaidetzarekin).

- 19:30ean kontzertuak.

- Egun osoan zehar: Detritusek egindako okupazio kartelen erakusketa.

Eguneko jardueren ondoren, Etxe Kaleratzeak Stop plataformak Moganbon antolatu dituen kontzertuetara joateko gonbitea egin dute.

Informazio gehiago, Donostiako okupazio bulegoaren webgunean.