argia.eus
INPRIMATU
Donostiako metroko obrek sortutako azken zuloa aurrekoen hirukoitza da EH Bilduren arabera
  • Pasa den astean Donostiako Zubieta kalean agerturiko zuloa estaltzeko 100 metro kubo hormigoi behar izan dituztela jakinarazi du EH Bilduko zinegotzi Garbiñe Alkizak, eta azkeneko honen tamaina aurrekoen hirukoitza dela.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 13a
Kontxako aldageletan agertutako zuloa (argazkia: Donostiako EH Bildu)

Eusko Trenbide Sarea Donostian eraikitzen ari den metro pasanteak eragindako azken zuloaren inguruan hainbat galdera luzatu ditu EH Billduk Donostiako Udalean. Joan den ostiralean agertu zen zuloa Zubieta kale inguruan eta Kontxako hondartzako aldagelak itxi behar izan zituzten horren ondorioz. EH Bilduko Garbiñe Alkizaren arabera, obrek aurretik eragindako beste bi zuloen hirukoitza da oraingoa eta 100 metro kubo hormigoi behar izan dituzte estaltzeko.

EH Bilduk salatu du azpiegitura hori eraikitzen ari diren administrazioen informazioa "zuloaren proportzioaren alderantzizkoa" izan dela eta ezkutukerian ibiltzea leporatu die: "Eneko Goiak metroaren zuloak estali nahi ditu isiltasunaren bidez eta egia esan gabe". Hala, euren esanetan, ETSren ohar labur bat baino ez da egin publiko gertaeraren inguruan eta gainera "hori ez da enpresa publikoaren webgunean jarri, ez eta sare sozialen bidez zabaldu ere".