argia.eus
INPRIMATU
Donostiako metroaren obretan kontzentrazioa deitu dute datorren ostegunerako
  • Datorren ostegunean, martxoaren 1ean, Antiguan hasi dituzten Donostiako metroaren obretan kontzentrazioa deitu du 17:30ean Satorralaia bizilagunen mugimenduak Hiritarrok argi dugu: stop metroari lelopean.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 22a
Deialdiarekin egindako kartela.

Deialdia Zarautz etorbidearen 60. zenbakiaren parean dagoen obragunean deitu dute, Eugenio Imaz kalearen izkinean. Obrak gelditzeko exijitzeaz gain, Satorralaiak mobilizazioari eusteko deialdia egin nahi du.

"Proiektu honen bultzatzaileek herritarren presioa sentitu behar dute. Ildo honetan, ekintza eta eztabaida ekimen berriak egingo ditugu datozen asteetan herritarren erantzuna sustatzeko", diote prentsa oharrean.