argia.eus
INPRIMATU
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk
Irutxuloko Hitza @irutxulo 2025eko martxoaren 04a
Mirakontxa-Easo tartearen bi hondeaketa fronteek bat egin zuten iaz. Irekia

Auzia “eskandalutzat” jo du koalizio abertzaleak: “Hastapenetatik hiritarren aldetik salatu da sistematikoa izan den opakotasuna, eta, zentzu horretan, EH Bildutik ere kezkaz salatu izan dugu urteotan makroproiektua komunikatzeko erakundeen aldetik, Donostiako Udala zein Eusko Jaurlaritza eta Euskal Trenbide Sarea (ETS), egon den borondate eza informazioa ez emateko, donostiarron kaltetan. Zenbait kasutan datuak ezkutatuz, gainera”.

Horrela, Susana Garcia Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuarentzako galdera sorta erregistratu du alderdiak Eusko Legebiltzarrean, baita hasierako aurrekontuarekin eta obren azken kostuarekin edo lanak hasi zirenetik herritarrek jasotako salaketekin lotutako hainbat gai argitzeko eskatu ere.